PRIBATUTASUN POLITIKA

Tratamenduaren arduraduna

Interesatuaren aldetik zuzenean lor ditzakegun datu pertsonalak era konfidentzialean tratatuko dira eta MODELOS ARNO, S.COOP.-en titulartasunari dagokion tratamendu jarduerari gehituko zaizkio.

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko 3/2018 Lege Organikoarekin eta EB 2016/679 Araudiarekin bat etorriz, bertan adierazitako helbideetako batera posta elektronikoren bat bidaliko bazenigu, edo datu bilketarako galdetegiren bat beteko bazenu, jakinarazten dizugu, ematen dizkiguzun datu pertsonalak tratatu eta tratamendu-jarduera batzuetan sartuko direla. Jarduera hauen arduraduna MODELOS ARNO, S.COOP. izango da eta helburu hauek izango ditu:

  • zure kontsulta kudeatzea
  • gure produktuak eta molde-fabrikazioaren zerbitzuak eskaintzea
  • merkataritza-harreman bat izatea
  • Enpresako produktuei edo zerbitzuei buruzko informazio publizitarioa bidaltzea. Horretarako, aurrez zure baimena beharko dugu eta, edozein bitarteko erabiliz egingo dugu, hala nola, posta elektronikoaren bidez edo baliokideak diren beste komunikabide elektroniko batzuen bidez.

MODELOS ARNO, S.COOP.-ek EB 2016/679 Araudiari eta 1720/2007 Errege Dekretuari egokitutako beharrezko segurtasun neurri guztiak hartu dituela adierazi du. Zuk emandako datuak galdu, oker erabili, aldatu, baimenik gabe erabili edo lapurtzea saihesteko helburuarekin, bere esku dauden bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu.

Ematen dizkiguzuen datuei aplikatzen dizkiegun printzipioak

Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: Beti beharko dugu aurrez, gardentasun osoarekin, jakinaraziko dizugun helbururako zure datu pertsonalak erabili ahal izateko baimena.

Datuen minimizatze printzipioa: Ditugun helburuekin lotuta behar-beharrezkoak diren datuak soilik eskatuko dizkizugu. Ahalik eta gutxien.

Datuak gordeta mantentzeko epea mugatzeko printzipioa: Datuak ez dira tratamenduaren helbururako beharrezkoa den denbora baino luzeagoan mantenduko. Epea tratamenduaren helburuaren araberakoa izango da.

Osotasun eta konfidentzialtasun printzipioa: Zure datuak hauen segurtasun eta konfidentzialtasun apropos bat bermatuko duten eran tratatuko dira. Hirugarrenek gure erabiltzaileen datuak eskuratu edo behar ez bezala erabiltzea saihesteko beharrezko neurriak hartzen ditugu.

Tratamenduaren legitimazioa eta oinarri juridikoa

MODELOS ARNO, S.COOP.en datu pertsonalen tratamendua honetan oinarritzen da:

  • eskatutako zerbitzuak eskaintzeko edo interes legitimorako ezarritako kontratu-harremanean, edo
  • zure datuak helburu zehatz bat edo gehiagorako erabiltzeko eman diguzun baimenean, beti baiezko egintza baten bidez egina. Erabiltzaileak edo bezeroak baimen informatua eman du merkataritza komunikazioak bidaltzeko, Cookieen Politikaren araberako nabigazio-ohituren inguruan jakinarazten duten sistemak instalatzeko, edo kontaktu-formularioen bitartez eskatutako informazioa bidaltzeko.

Gure webgunean zure datuak tratatzeko babesten gaituen lege-oinarria BAIMENA da eta, dagoeneko gure bezeroa bazara, lege-oinarria KONTRATU BATEN EGIKARITZEA da.

Gauzatzen ditugun tratamendu-jarduera bakoitzaren lege-oinarriaren inguruan kontsulta dezakezu, gure jardueren erregistroa eskatuz.

Datu pertsonalak gordeta mantentzeko epea

MODELOS ARNO, S.COOP.en emandako datu pertsonalak hauek biltzeko egon den helburua betetzeko eta helburu honetatik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezko denboran soilik gordeko dira.

Datuak gordetzeko irizpideak: Legeak zehazten duen epean zehar gordeko dira, tratamenduaren helburua mantentzeko bi alderdien interesak irauten duen heinean. Dagoeneko helburu horretarako beharrezkoa ez denean, datuak kontratu-harremana mantentzen den bitartean, interesatuak datuak ezabatzea eskatzen ez duen heinean eta lege-obligazio bat betetzeko edo erreklamazioak egiteko beharrezkoak izateagatik ezabatu ezin diren bitartean mantenduko dira. Datuen anonimotasuna edota suntsipen osoa bermatu ahal izateko segurtasun neurri aproposekin ezabatuko dira.

Erabiltzaileak bere baimena atzera botatzen badu edo ezeztatze edo ezabatze eskubidea erabiltzen badu, bere datu pertsonalak Justizia Administrazioaren eskura blokeatuta gordeko dira, datu hauen tratamendutik sor daitezkeen erantzukizunak artatzeko legalki ezarritako epean zehar. Ondoren, datuen anonimotasuna edota suntsipen osoa bermatu ahal izateko segurtasun neurri aproposekin ezabatuko dira.

Datu pertsonalak lagatzea eta hartzaileak

Jarraian aipatzen diren lagapen guztiak aurrez adierazitako helburuak betetzeko beharrezkoak dira edo, bestela, lege obligazio bat betetzeko egiten dira. Datu pertsonalen lagapenak ondorengoengana zuzen daitezke:

  • Administrazio Publikoak eta Justizia Administrazioa.
  • Informatika zerbitzuen hornitzaileak, “hodei-konputazio” zerbitzuak barne.

Datuak hirugarren herrialdeei helaraztea

Zure datuen tratamendua, orokorrean, Europar Batasunean bertan edo datuen babesari dagokionez maila apropos bat aitortuta duten herrialdeetan kokatutako zerbitzu emaileek egiten dute. Hala ere, batzuetan, aurrez aipatutako helburuak bete ahal izateko, MODELOS ARNO, S.COOP.i zerbitzuak eskaintzen dizkien sozietateek ere eskura ditzakete zure datu pertsonalak (datuen nazioarteko transferentziak).

Transferentzia horiek Europar Batasunekoaren babes maila baliokidea duten herrialdeetara egiten dira (Europako Batzordearen egokitzapen erabakiak, kontratu-klausulak eta egiaztapen mekanismoak). Zure informazioa duena edonor izanda ere, datuen babesari dagokionez, berme guztiekin egiten duela ziurtatuko dugu.

Interesatuen eskubideak

Erabiltzaileek edo bezeroek MODELOS ARNO, S.COOP.en aurrean beren datuak eskuratzeko, atzera botatzeko, ezabatzeko eta eramateko eskubideak erabil ditzakete, baita tratamendua mugatzeko, horren aurka egiteko eta soilik beren datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubideak ere. Halaber, baimena helburu zehatz baterako eman badute, hura baliogabetu eta edonoiz beren lehentasunak alda ditzakete.

Posta elektroniko honetan, modelosarno@modelosarno.com, edo helbide honetan: MENDAROZABAL INDUSTRIALDEA, A-16 ETA A-17 PABILOIAK – 20850 MENDARO
GIPUZKOA. Erabiltzaileari datu pertsonalen babesari buruzko edonolako erreklamazioak egin ditzakela jakinaraziko zaio, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan egingo dira, www.agpd.es, Espainiako Estatuko Kontrol-agintaritza.

Adin txikikoen datuak

Gure enpresak ez du 14 urtetik beherako pertsonen daturik eskatu edo tratatuko, datuen babeserako araudi aplikagarrian eta EB 679/2016 Araudian ezarritako irizpideak bete gabe.

Haur baten datu pertsonalen tratamendua legezkoa izango da, gutxienez 14 urte dituenean. Haurrak 14 urte baino gutxiago baditu, tratamendu hori legezkoa izango da, baldin eta baimena haurraren guraso-agintearen edo tutoretzaren titularrak eman badu, eta baimena eman den neurrian soilik.

Hirugarrenen datu pertsonalak

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak balira, Erabiltzaileak hirugarren horiei Pribatutasun Politika honen berri eman diela eta MODELOS ARNO, S.COOP.i haien datuek emateko (adierazitako helburuekin) baimena lortu duela bermatzen du. Era berean, emandako datuak zehatzak eta eguneratuak direla bermatzen du, eta betebehar hori haustearen ondorioz sor daitekeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalteren erantzule egiten da.

Curriculum vitaeren tratamendua

EB 2016/679 Araudian eta Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko 3/2018 Lege Organikoak adierazten duten bezala, beren datuak ematen dizkiguten hautagaien baimena eskatuko dugu datu hauek bildu eta erabiltzeko. Hori dela eta, informazioa argi eta garbi emango diegu, beren datuen kopia bat eska dezaketela aipatuz. Datu hauek egituratutako formatu batean eskainiko zaizkie.

Datuak gordetzeari dagokionez, eguneratuta dauden datuak soilik gordeko ditugu. Beraz, 24 hilabete baino gehiago eguneratu gabe dirauten CVak ezabatu edo, bestela, irakurtzea ekiditeko blokeatuko dira.
Gure enpresak curriculum vitaeak bidali dituen jendearen datuekin pribatutasun politika zorrotz bat mantentzen du. Eman dizkiguzun datuak tratatzearen helburua zure lan eskaerari bide ematea eta egon litekeen hautaketa prozesua kudeatzea da, zeinak hainbat hautaketa probatan parte hartzea ekar lezakeen.

Hori dela eta, zure datuak jarduera-erregistro batean txertatu direla jakinarazten dizugu. Baliteke aldi baterako lana duten enpresei edo langileak hautatzeko beste enpresa batzuei lagatzea, hala, langileak hautatzeko geroko prozesuetan parte hartu ahal izan dezazun. Zure datuek aldaketaren bat izan badute, arren, jakinarazi idatziz. 30 egunen barruan ez baduzu kontrakotasunik adierazten, aurrez aipatutako tratamenduetarako baimena ematen diguzula ulertuko dugu.

Edukiak

Web Orriko eduki guztiak eta, batez ere, markak, merkataritza-izenak, industria-diseinuak, diseinuak, testuak, irudiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, softwarea edo industriarako edo merkataritzarako erabil daitezkeen bestelako zeinuak MODELOS ARNO, S.COOP.eko jabetza industrialak eta intelektualak babesten ditu. Hori dela eta, debekatuta dago, Enpresaren berariazko baimenik gabe hauek erabiltzea edo erreproduzitzea.

MODELOS ARNO, S.COOP. ez da hirugarren batzuek jabetza industrial edo intelektualaren eskubideak haustearen erantzule izango. Eskubide urraketa horiek Web Orrian markak, merkataritza izenak, industria diseinuak, patenteak, diseinuak, testuak, irudiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak edo softwareak jartzean hauen titular direla adierazi duten hirugarrenen aldetik gerta daitezke.

Erabiltzailea Web Orriko edukiak modu arduratsuan, aproposean eta legezkoan erabiltzera derrigortuta dago eta hurrengorik ez egiteko konpromisoa hartzen du:

a) Edukiak legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako helburu edo eraginetarako erabiltzea.
b) Erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea eta edozein komunikazio modu publikoren bitartez publikoaren sarbidea ahalbidetzea, titularraren baimena izan ezean.
c) Web Orriko edukiak publizitatea, salmenta zuzeneko helburuak edo beste edozein merkataritza helburu dituzten komunikazioak eta, helburua edozein izanda ere, pertsona askori hauek eskatu gabe mezuak bidaltzeko erabiltzea. Azkenik, informazio hori edozein modutan komertzializatzea edo hedatzea.

Edonolako gatazkak badaude, bi alderdiak akordio baketsu bat lortzen saiatuko dira. Halakorik lortu ezin bada, Gipuzkoako Auzitegiek kasua ezagutzeko eskumena izango dute eta ezingo da egintza egikaritzera beste foru batera jo.

POLITIKA HONEKIN ADOS EZ DAUDEN ERABILTZAILEEK EZINGO DUTE WEB GUNE HONEN BITARTEZ INONGO DATURIK SARTU EDO WEB GUNE HONETAKO EDUKIRA IRITSI

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies